Mi lista de blogs

jueves, 15 de diciembre de 2011

KALKULAGAILU GRAFIKOAK

Abakoak aspaldi desagertu ziren gure klaseetatik, bueno edo eguneroko erabileratik gutxienez, askoz ere tresna erabilgarriagoak sartu zirelako: kalkulagailuak. Tresna horien eraginez, ikasleek buruko kalkuluak egiterako orduan erreztasun ikaragarria galdu zuten, euren ordez egiten zutena aurkitu zutelako.
Baina, hauek ere, XXI.mendean sartu dira. Inoiz baino gauza gehiago egiteko gai diren kalkulagailuak daude orain merkatuan.


Hauek kalkulagailu grafikoak dira. Oinarrizko kalkulagailuek egiten dutenaz gain, grafikoak, testuak, irudiak,... gordetzeko eta  3 dimentsiotan erakusteko gai dira. Gainera, ekuazioak ebazteko aukera ematen digute. Horretaz gain, berezkoa duten memoriaz aparte, SD-memoria tarjeta bat sartu ahal zaie, hainbat gigabyteko memoria lortuz. Testuak ez dira zertan bertan idatzi behar, ordenagailutik sartu daitezke.
Teknologia ikaragarri hazten dagoen beste adibide bat dugu hau. Gaur egun asmatzen diren tresnarik gehienak aukera anitzak ematen dizkigute, hots, gauzek eboluzionatu egiten dute eta aurretik dituzten aukerei berri gehiago eransten zaie. Kalkulagailu hauek adibidez, betiko kalkulagailuek egin ditzaketen eragiketak gehi beste gauza asko egin dezakete.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK KOPIATZEKO

Jenteak edozein gauza egin dezake azterketa bat gainditzearren. Badaude asko, ikasteko prest ez daudenak eta hor sartzen dira beti izan diren txuletak. Baina XXI.mendean txuleteak eta kopiatzeko moduak ere digitalizatu egin dira. Jada, ez dira bolian markaturiko edota paperean eskuz idatzitako txuletak erabiltzen. Gaur egun, hori baino askoz ere errezagoa da kopiatzea teknologia berriei esker.

Paperetan egiten diren txuletarik gehienak ordenagailuz eginak dira, horrela eskuz baino letra txikiagoa eta ulergarriagoa egitea lortzen dute; eta askotan, ez dira txuletan datorrena idazteaz arduratzen ere, liburuak fotokopiatuz edo informazioa internetetik aterata egiten baitute. Txuleta hauek egiteko, gainera, badago programa berezi bat, chuletas deiturikoa, non wordean baino askoz ere errezago egin daitezkeen; badakizue ikasleak gehiegi estresatu ez daitezen.


Paperarekin kopiatzeko beste era berri bat tinta ikusezina duten boligrafoena da. Boligrafo horiek idazten dutena argi berezi batekin argitzean bakarrik ikusi daiteke, argiztatu ezean, papera zuri ikusten da. Argi hori boligrafoen botoi bateri sakatuz lortzen da.Beraz, imagina dezakezue zein erreza den metodo horrekin kopiatzea.

Bestalde, honezkero badakigu gure mobilek duten aplikazio zerrenda. Zerrenda horretako hainbat gauza erabili daitezke kopiatzerako orduan: informazioa salbapantallas moduan ipinita, edota mezu moduan idatzirik eta klasekideekin partekatuz, interneta erabiliz (klasekideekin mezuak bidaltzeko edota bertan beharrezko informazioa bilatzeko),...

Hain ezaguna ez den beste metodo bat erloju txuletena da. Erloju honek, testuak irakurtzea, bideoak ikustea, musika entzutea,... ahalbidetzen digu. Irakaslea izanik, zaila da pentsatzea norbait erloju batekin kopiatzen ari dela, baina kontuz! ikusten duzuenez ez da hain zaila eta.


Azkenik, aurikularren kontua aipatu beharrekoa da. Informazioa MP3, MP4, mobil,... batean grabatua egonda egin daiteke edota mikrofonoaren bestaldean norbait egonda erantzunak esaten.



Seguraski hemen aipatutakoak baino askoz ere kopiatzeko era gehiago egongo dira. Baina sarrera honekin argi utzi nahi dudana teknologia berriek kopiatzeko aukera anitzak eskeintzen dutela da eta irakasleok adi egon behar garela ikasleek ikasi beharrekoa ikas dezaten.

AURIKULARRAK ENTZUMENERAKO KALTEGARRIAK

MP3ak, MP4ak, iPod-ak, mobilak,... musika entzuteko hainbat tresna daude gaur egun eta ez da bat ere arraroa kaletik jentea aurikularrekin musika entzuten ikustea, gazteak batez ere. Egia esanda, nik ere ahal dudan guztietan erabiltzen dut nire MP4a.

Baina hauen erabilera, arazo bihurtzen ari da. Izan ere, entzumenerako oso kaltegarria izan daiteke kaskoak erabiltzea. Arazoa da bolumen altuegian entzuten dela eta denbora gehiegi ematen dela horiek erabiltzen, gure belarriak ez baitaude horretarako egokituak. Egokiena ordu batez baino gehiagoz egunean ez erabiltzea izango litzateke eta aparailuak duen bolumen maximoaren %60aren  azpitik.
Pausu hauei jaramonik ezean entzumena 30 urte arinago galtzeko arriskua dago.
Bartzelonan egindako ikerketa batek, 18 eta 27 urte artean dituzten gazteen artean %50ak entzumena galdu duela frogatzen du, eta horietariko askok audifonoa eraman beharko dutela 40-45 urte betetzen dituztenean.
 Hona hemen, arazo honen inguruan datu gehiago ematen dizkigun bideo bat:



Beraz, badakigu zer egin behar dugun gure musika erreproduzitzailea erabiltzen dugunean gor geratu nahi ez bagara. Bestela, 40 urte barru zer egon beharko gara bi aparaturekin belarrietan? Batetik  musika entzuteko kaskoekin, eta bestetik, entzun ahal izateko audifonoekin?

WIKIA eta BLOGA

Wikia eta bloga web 2.0 filosofian oinarrituta dauden, klasean lan egiteko tresna erabilgarriak dira. Wikiak espazio bat dira, itxiak edo irekiak. Itxietan gonbidatuta dauden pertsonek gauzak idatzi ditzakete, baita besteek idatzitakoa ezabatu edo aldatu. Wikipedia da wikietan irekiena. Blogak, berriz, espazio irekiak dira beti, non batek sarrerak idazten dituen eta besteek irakurri eta komentatu dezaketen.


Lana antolatzeko garaian, bitakoretan  kronologikoki ordenatutako sarreretan antolatzen da, wikietan dokumentu eta informazio ezberdinak karpetetan antolatzen diren bitartean.Horretaz gain, lanak egiterako orduan, biekin igo daitezke multimedia elementuak (bideoak, power pointak, musika,...) baina era ezberdinean. Izan ere, blogean sarreretan bertan egin daiteke eta wikian aparteko dokumentu bezala egin behar da, ezin da lanarekin elkartu.
Beste alde batetik blogak software murritzagoa izan arren, badu RSS-a erabiltzeko aukera.


Azken finean, biek balio dute gauza berdintzuetarako, bietan egin baitaitezke ekintza ia berdinak. Bien arteko desberdintasuna guk ematen diegun erabileran dago.

martes, 13 de diciembre de 2011

E-BOOKak

Papelaren erabilera aspaldi hasi zen murrizten Interneten etorrerarekin, eta liburuetara ere heldu da fenomeno bera. XXI.mendea aro digitala bezala definitzen dute askok eta beraz XXI.mendeko liburuak E-book edo liburu digitalak dira.

Argazkian ikusten duzuenez, liburu normalak baino txikiagoak dira. Gainera liburu bat baino gehiago sar daitezke aldi berean edota liburua amaitzerakoan ezabatu eta beste berri bat sartu. Horretaz gain, internet konexioa ere badute batzuk, enlazeak izateko aukera emanez.
Beste alde batetik, berezko argia ere badute eta horrek iluntasunean irakurtzerako aukera ematen digute.
Arrazoi hoiengatik, gero eta ugariagoak dira liburu berri hauek eta orain, gabonen atarian gaudela, Olentzero egunerako opari on bat izan daiteke.
Aprobetxatu ezazue aukera!!


NOMOFOBIA

Harrituta geratu nintzen beste egunean, fobia berri honen inguruan entzun nuenean: nomofobia.
Nomofobia hitza ingelesetik dator eta no-mobile-phobia esan nahi du. Mobila ondoan eta aktibo ez izatearen fobia da eta 2011. urten Britainia Handian egindako ikerketa baten arabera  gizonezkoen %58ek eta emakumezkoen %48ek sufritzen dute.



Ikaragarria da zelan orain dela urte batzuk esistitzen ez zen zerbait, gaur egun behar beharrezkoa izatera pasatu den. Eta noski, smartphonen erabilerak, fobia hau areagotu du.
Guzti honek, erreflexionatzera eramaten nau. Izan ere, gure mesederako diren tresna hauek ez al dira kaltegarriak bihurtzen ari? Non dago tresna hauen erabilgarritasunaren eta beharrizanaren arteko diferentzia?
Pertsona helduak, hainbat urtetan mobil barik bizi izan direnak, mobilarekiko dependentzia baldin badute, zer izango dute gaur egungo umeek , mobila betidanik ezagutu dutenak, urte batzuk barru?




Gauza guztien moduan, alde onak eta txarrak ditu eta gure erabileraren araberakoak dira hauek.

martes, 29 de noviembre de 2011

WEBQUEST-AK

Gaur egun, interneten informazio bilatzerakoan arazo batekin aurkitu ohi gara. Izan ere, informazio gehiegi dago sarean eta hau azkenean kontran bihurtzen zaigu. Eta guk arazo hori baldin badugu, imagina ezazue 10 urte dituen ikasle batek. Lan hori zertxobait errezteko, 1995. urtean Bernie Dodgek eta Tom Marchek WebQuestak sortu zituzten.
Webquesta ikasleekin lantzeko ariketa mota bat da. Izenak berak adierazten duenez Web edo sarearen bitartez landutako ariketa da. Ariketak sei atal ditu (sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak) eta gai baten inguruan ikertzea du helburu nagusia. Horretarako, ikasleei gaiaren inguruan galdera ezberdinak planteatzen zaizkie, haien erantzunak zein orrialdetan bilatu behar duten zehaztuz. Horrela, ikasleek, informazio espezifikoa bilatzen ikasten dute, gaitasun digitala landuz.
Webquestek gai baten inguruan era erakargarri, dinamiko, dibertigarri eta motibagarri baten ikastea ahalbidetzen dute. Gainera, harreman sozialak eta laguntasuna sustatzen dira talde lanaren bitartez.



Irakasleon aldetik lan nahiko handia suposatzen du, beraz, irakasle gehiagorekin batera prestatzea gomendagarria da.Hemen Webquesten adibide batzuren enlazea ipiniko dizuet:


-Zer da Webquest bat?
Batxi ondoren, zer?-Batxi ondoren, zer?
-Euskalkiak gaur
-XX.mendeko euskal literatura
-Bizitzeko jan
-Nahi dituzuen beste aurkitu ditzakezua orrialde honetan